2018ko jardunaldien egitaraua

Maiatzaren 3a, osteguna

 

9:00etatik 9:30era: akreditazioak jasotzea

 

9:30ean: Inaugurazioa

Inaugurazioa, Gasteizko alkatea den Gorka Urtaran.

 

Laguntzaileen presentzia: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Euskal Herriko Unibertsitatea, Arabako Foru Aldundia, Egibide, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritza.

 

Jardunaldien hasiera eta parte hartzen dugun erakundeen ordezkarien hitzak.

Inaugurazio-hitzaldia: “Gazteak nola egin partaide bere politika publikoetan”

Administrazio publikook gazteentzako eta gazteen aldeko politikak garatzen ditugu, eta politika horiek diseinatzean eta martxan jartzean haiek dira gure helburua. Hala ere, gazteek sentitzen dute ez ditugula beti kontuan izaten edo entzuten, eta administrazio publikook haien beharrak ere ez ditugula asetzen. Txanpon horren bi aldeek arrakasta handitzeko kontuan izan behar ditugun gakoak aztertuko ditugu txosten honetan, gazteentzako eta gazteen aldeko politika publikoak diseinatzean eta inplementatzean.

Hizlaria: Nagore de los Rios, komunikazioan, datuetan, gardentasunean eta gobernu irekian aditua. @Nagodelos

 

11:00etan: Kafea eta atsedenaldia

 

11:30etik 13:30era:

Lehenengo blokea: Prestakuntza duala, Lan munduratzeko beste era bat. Prestakuntza dualaren saioa. Bi zati izango ditu: lehenengoan, prestakuntza ikastetxeek hitz egingo dute: Egibide (Lanbide Heziketa) eta Euskal Herriko Unibertsitatea. Baita ikasle ohiak, orain hainbat prestakuntza dualaren proiektuetan parte hartzen ari direnak, eta prestakuntza era honetako ikasleak jasotzen dituzten enpresen ordezkariak ere. Bigarren zatian gai honi buruzko hainbat gauza taldeetan eztabaidatuko dira eta hobetzeko aukerak aztertuko dira hezkuntza maila ezberdinetako ikasleen parte hartzearekin.

 

Bigarren blokea: “Begirada-aldaketa bat: Belaunaldiarteko esperientziak bultzatuz”

Hizlariek belaunaldiarteko esku-hartze baten oinarriak, helburuak eta estrategiak azalduko dituzte.

 

Hizlariak:

• Blanca Luzuriaga Goñi, gizarte-lanean graduatua eta gizarte-hezitzailea.

• Olga González Gil, gizarte-lanean diplomaduna. Gerontologoa.

 

Jarraian, Gizarte Politiken eta Osasuna Publikoaren Sailaren hainbat zerbitzuek egindako belaundaldiarteko esku-hartze esperientziak eta praktika onak aurkeztuko ditugu. Bukatzeko etorritakoen parte-hartzera eta gogoetara espazio ireki bat sortuko dugu.

 

Esperientziak:

“Elkarrekiko ikasketa eta gehiago adineko pertsonen eta umeen erlazioetan eskolan”. Raquel Villarreal.

“Auzoa sortuz, komunitate-aktibazioa”. Miren Lamelas Fernández.

“Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak arduratutako gazteen eta San Prudencio egoitzako adinekoen belaunaldiarteko 10 esperientzia-ikastaro”. Blanca Luzuriaga y Olga González.

 

13:30ean: Bazkaltzeko etenaldia

 

16:00etatik 17:30etara:

Jardunbide egokiak gazteen eta euskararen arteko harremanetan.”

Hainbat herritan euskara zaharren hizkuntza izatetik haur eta gazteen hizkuntza izatera pasa da. Euskal hiztun berrien belaunaldiak sortu dira. EAEn 16 eta 24 urte bitartekoen % 71,4 euskaldunak dira gaur egun; 1991n, aldiz, % 25 ziren. Alde handia da. Asko egin da, baina asko dago egiteko, batez ere gazte politikak ere egoera berri horretara egokitu nahi baditugu. Hitzaldian hainbat jardunbide eta egitasmo partekatu nahi ditugu.

 

Laugarren blokea: “Agora TeknoCamp, orain elkarrekin lanean, gure etorkizuneko Araba eraikitzeko”

Mahai-ingurua, garapenari, gazteriari, enpleguari, etorkizuneko erronkei, eta bereziki STEAM bokazio zientifikoen bilaketari buruz hitz egiteko.

Proposamenaren gakoak:

Erakundeen arteko esku-hartzea, prestakuntzarekin eta garapen ekonomikoarekin lotutako gure lurraldearen erronkak lantzeko, jende guztia kontuan izateko garrantzia azpimarratuz, hau da, nesken bokazio zientifikoak batik bat nabarmenduz.

Hainbat agente ekonomikoren eta sozialen arteko Agora-n sortu zen diagnostiko partekatua da hau. Bi ekimen zehatzek bi erronka betetzen dituzte: alde batetik, enpresei egokitutako prestakuntza bultzatzea; eta bestaldetik, Araba goi-mailako garapen industrialeko abangoardian kokatzea.

Agora TeknoCamp proiektu parte-hartzailearen adibidea da; sentsibilizatzeari, bokazioak biltzeari, neskengan fokua jartzeari, txikientzako zientzian eta teknologian fokua jartzeari aurre egin dien erronka. Etorkizuna landuz…. Eta eremu honetan, beste esperientzia batzuk.

 

Networking gazteria politiken esperientziak. Partaideek bidalitako esperientziei buruz egingo dira talde txikiak, gaika antolatuak, haien artean esperientziak partekatzeko eta beste hiri batzuetara edo beste eragile batzuk ezagutzeko eta egin daitekeen ala ez ikusteko.

 

17:30etik 20:00etara:

Stand edo hainbat esperientzia erakusteko azoka, hiriko gazte guztienentzat irekita. Azokan gazteek aukeren berri izan dezakete, eta baita bertan beraien aurrerapenak edo beste hainbat gai adierazi ere. Bere errealitatean eragiten duten gai orokorretarako ekarpenak ere egin ahal izango dituzte.

 

 

Gazteentzako lantegiak:

  • eSports
  • Zurrumurruak, gezurrak eta gizarte sareak.
  • Stories Instagramen, harremanetan egoteko modu berri bat?
  • Gizarte sareak eta moda
  • Sortzaile gazteak (Gazte lab) Sormen gazteko lehiaketa baten diseinua Gasteizen
  • Prestakuntza duala gazteak (Egk) (hiruburua: teknikariak, politikariak eta gazteak).

 

Izena eman beharko da, eta toki libreak bete arte, posible izango da sartzea (teknikarien sarrera irekita egongo da, ikusle izateko).

 

19:00etan:

Ekintza kulturala Gasteiztik kanpo datozenentzat

Maiatzaren 4a, ostirala

 

9:00etatik 10:30era

Bostgarren blokea: “Gazteen irudia. Zer igortzen dugu eta nola eragiten du haiengan”

Mahai-inguruan komunikazioan aditu gazte batek lagunduta, kazetari gazte batek, gizarte sareetako influencer batek eta psikologo batek aztertuko dituzte igortzen ditugun mezuak, estereotipoak, etab., gizartean geratzen den ideia kolektiboa osatzen dutenak. Eta ideia hauek daukaten eragina gazteenganako ondorioetan eta bere buruaz daukaten kontzeptuan. Bukatzeko horri buruz bertaratutako pertsonen artean eztabaida bat sortuko dugu.

 

Seigarren blokea: “Lehen pertsonako parte-hartze gaztea, haiek beraiek kontatzen digute”

Betidanik parte-hartze gaztea gazte politiken puntu zailenetariko bat izan da. Hala ere, uste dugu haiek beraiek martxan jarri dituzten esperientziak entzutea elkarrekin zailtasunei buruz eta aukerei buruz ikasteko eta hausnartzeko modu hoberenik ez dagoela. EGK-k, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, Etxegorrik eta 12 hodei kolektiboak haien esperientziak aurkeztu dituzte, eta Ibagueko (Kolonbia) esperientziak ere izango ditugu.

 

Zazpigarren blokea: Errealitatearen hausnarketa, balio digu gero politikak diseinatzeko? Behatokia

Gazteen behatokiek inkestak egiten dituzte, prozesatzen dituzte eta eskaintzen dizkigute gazte politiketako planak edo programak diseinatzean, eta lehentasunak proposatzean lagungarriak izan daitezen. Saion honetan, esperientzia desberdin batzuekin (Gazteen Euskal Behatokia, Gasteizko Gazte Plana eta Logroñoko Behatokia) aztertu nahi ditugu: udalen, erakundeen eta behatokien arteko harremanak, praktika onak eta zailtasunak, eta aipatutako harremanak nola hobe ditzakegun guztion onurarako. Saioaren amaieran talde txikitan landuko dugu.

 

 

10:30ean: Kafea, atsedenaldia

 

11:00 a 12:30

Zortzigarren blokea: “Gazteentzako berme programak, gazte bila.”

Mahai-inguruan gazteentzako berme programen kudeaketan esperientzia desberdinak aztertuko ditugu, programa hauek gestionatzen dituzten agente desberdinen zailtasunak agerian uzteko; eta esperientzia batzuk entzun ondoren, eremu hau hobetzeko asmoz proposamenak egin ahal izateko. Programa hauek erabiltzen dituzten gazteen analisia eta proposamenak jasoko ditugu. Esperientziak: Kualifikazio eta Enplegu Programa Integrala (Merkataritza Ganbara), Gasteiz Udalaren Enplegu Saila, Sartu Araba, Ijitoen Idazkaritza…

 

Bederatzigarren blokea: “Gazteak indarkeria matxistaren aurka: ikuspuntuak artikulatuz, estrategiak eraikiz”.

Hau da indarkeria matxistaren prebentzioaren eremuan gaztekin esku-hartze proposamen desberdinei buruz gogoeta egiteko espazio bat. Helburua da ikuspuntu feminista, plural eta zeharkako batetik gazteekin prebentzio estrategiak diseinatzeko eta inplementatzeko irteten garen eremu teorikoa laburki azaltzea. Ondoren, gogoetarako espazio bat ematea begirada desberdinak artikulatzeko eta elkarrekiko estrategien eraikuntza aurrera eramateko. Horretaz gain, genero-ikuspegitik gazteekin esku-hartze hainbat eremutan lan egiten duten adituek parte hatuko dute. Eremu horiek dira zibernetikoak, musika edo artea.

 

Egitaraua:

 

Gazteekiko bortizkeria matxistaren aurkako prebentzioko estrategiaren aurkezpena. Alixe Rodríguez.

 

Musika ahalduntze feministako erreminta bezala, ahalduntze egitasmoak eta RAP musikaren bidezko agentziak. Lehenengo zatia teorikoagoa izango da eta ondoren zati praktikoan lurreratuko gara Beldur Barik kanpainaren esparruko esperientziarekin edo beste egindako esperientzia batzuekin. Furia.

 

Erreminta digital batzuen bidezko lana gazteekin (voice over bezalako egitasmoak – youtuber ospetsuen bideoak bikoizketa), agentziako, kontzientziako eta salaketako prozesuak, bortxaketaren kultura elikatzen duten jarrera eta mezu matxistei aurre egiteko erremintak, multilekin/gizonekin lana. Gaizka Tovar.

 

Baterako gogoetarako espazioa, zuzendutako eztabaidaren bidez.

 

Hamargarren blokea: Gazteria 4.0 industriaren aurrean. Zer da 4.0 iraultza? Nola heldu daiteke administrazioetara?

Laugarren iraultza industriala, 4.0 industria, Fabrika Digitala, hemen dago eta geratzeko etorri da. Gasteiz, Araba eta Euskadi lurralde industrialak dira batik bat, eta gure gaur egungo eta etorkizuneko industria digitala izango da, ala ez da existituko. Lantegi honetan aldaketa honen kontzeptuak, ondorioak eta gure gizarterako, eta bereziki gure gazteentzat, duen garrantzia, enpresa lokalen adibideak baliatuz. Gainera, gure gazteak ahalik eta prestago egon dezaten eskuragarri dauden baliabide hezigarriak ezagutuko ditugu.

 

Mahai-ingurua:

  • 0 industriaren sarrera (David Montero BIC ARABA)
  • Prestakuntza-baliabidea (UPV/EHU José Manuel López Guede + LH)
  • Kasu praktikoak (Enrique Abos Aernnova + Lorenzo Díaz de Apodaca Airestudio)
  • Galderak/solasaldia

 

(*) 4.0 Agora lan-taldea AGORAn parte-hartze prozesuaren emaitza da. Talde horretan hurrengo erakundeak hartzen dute parte: enpresak, ikerketa zentroak, unibertsitatea, LHko zentroak, Merkataritza Ganbara, Arabako Teknologi Parkea, SEA Arabako enpresariak, GAIA, Innobasque eta BIC Araba.

 

12:45 – 13:15

Ixteko saioa: “Hiri gazteak eraikitzen jarraitzen dugu, bukatzen ez den lana”.

Ondorioak irudiekin eta gazteek eginda.

Gazteria Zerbitzuaren itxiera teknikoa eta etorkizunera gonbidapena.

 

Jardunaldien itxiera.